XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Altube jaunak hitz hauek idatzi zituenetik 50 urte paseak dira.

Nik ez dakit gaur zeharo eta xoilki euskaldun den tokirik ba ote den, ez Goierrin eta ez beste inon.

Zernahi gisaz, Altubek garbi ikusi zuen non zen auziaren gakoa: euskarak gaztelu bat behar zuela, lur-eremu edo barruti bat, zeinetan jaun eta jabe eta errege bakar izango baitzen, handik kanpora erregetza hori besterekin banatua izango bazuen ere.

Eta horretan begi erne-zolia izan zuela aitortu behar.

Hizkuntzak leku bat behar du han erro sakonak botatzeko, hizkuntz komunitate trinko bat mantentzeko.

Bere-berea duen leku hori gabe nekez iraun eta besteen erasoei aurpegi eman dezake.

1971an bilera batzuk egin ziren Iruñean prestatzeko asmoz (gero sinposio hori egin ez bazen ere).

Eta gogoan dut Meliá jaunak han esan zuena: .

Jaun harentzat Kataluña ez zen herri bilingue bat, monolingue baizik.

Hizkuntza bat du berea, eta hartaz baliatzen dira katalanak arruntki eta beti, nahiz eta gaztelania ere jakin eta kanpokoekin harremanak izateko erabili.

Hori egia baldin bada, lekutan gaude gu, esan nuen nik neure golkorako.